XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AEKeguna Tafallan ospatuko da aurten

EUSKALDUNTZEA Urriaren 16an izan da

Lau urteren ondoren Nafarrora itzuliko da Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) urtero antolatzen duen AEKeguna, aurtengo edizioa Tafallan ospatuko baita urriaren 16an.

AEKeguna erakundeko irakasle, ikasle eta laguntzaileen jaia izateaz gain, euskaltzaleen bilgunea ere izaten da.

1988an lehenbiziko aldiz ospatu zenetik urtero urtero antolatu du AEKk bere jaia udazken aldera, aurtengoa zazpigarren edizioa izanen da.

AEKk bidalitako ohar batean dioenez, dudarik gabe, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea administrazio desberdinek bere lana aintzat har dezaten lortzeko xedez azken bolada honetan garatzen ari den ekinbideak bere eragina izango du aurtengo edizioan.

Nafarroan ekimen bateratua burutzen ari dira AEK eta IKA, helduen euskalduntze alfabetatzea arautzen duen dekretuaren aldaketa eskatuz, eta ehundaka elkartek, alderdik, sindikatuk, kultur munduko jendek eta abarrek bat egin dute eskaera honekin.

Euskal Autonomi Elkartean, berriz, eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako aurreakordioaren ostean, negoziazio prozesu bati ekingo diote bi aldeek, datozen hilabeteetan burutuko dena.